Kadeteetan 22-16ko emaitza izan da. Zubiritik etorritako Santestebanek gogor egin behar izan du lan 22ra iristeko. Ezkerrez partida osoan zehar agindu du, baina Janitz Bengoetxea aulestiarrak artista dela erakutsi du, eta tantoa edozein unetan egiteko gaitasuna duela ikusi da.
22 urtez azpikoetan izugarrizko emozioa egon da. Bi bizkaitarren arteko finala izan da. Bingen Beitia zeanuritarra atzetik joan ondoren, azken zatian estu hartu du Unax Ramirez leioarra. 21na jarri dira, eta azken tantoa, Beitiaren tanto boladari amaieran emanaz, Ramirezek lortu du.
Elite mailako finala 22-18 amaitu da. Bi pilotariek ikuskizuna eskaini dute, eta partida oso-oso gogorra izan da. Hor egon da gakoetako bat. Azken tantoetara Iker Egiguren azpeitiarra osoago iritsi da. Oihan Etxeberria oiartzuarrak, hala eta guztiz ere, ikuskizun aparta eskaini du bere bolea bortitzarekin.