Amezketako jaiak 2026

Giro ederrean ari dira ospatzen Kuadrilla Eguna Amezketan

317 lagun elkartu dira pilotalekuko herri bazkarian. Eguraldia lagun, festa egun luzea izango dute gaur amezketarrek eta bertara gerturatzen diren guztiek.

Arratsaldeko egitaraua
  • Bazkaldu ondoren, poteoa herrian zehar Matraka elektrotxarangarekin.  
  • 20:30. Zahagi sagardoa plazan. (Udalak sagardoa jarriko du).
  • Jarraian. Argazki muntaiaren emanaldia.
  • 23:00. Erromeria Zutik taldearekin.
  • Atsedenaldian. Bingoa.
  • 02:00. DJ Txekor. (Autobus zerbitzua udalak antolatuta 00:00, 01:30, 03:00 eta 05:00etan artzainaren errotondan).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!