Amezketako jaiak 2026

Amezketako jaietako kuadrillen eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken egunak

Abuztuaren 20tik 24ra ospatuko dituzte San Bartolome festak, eta hilaren 22an izango da kuadrillen eguna. Herriko tabernetan erosi daitezke txartelak 25 euroan, eta osteguna da horretarako azken eguna.

Abuztuaren 22an ospatuko dute Amezketan aurtengo sanbartolomeetako kuadrillen eguna. Bazkarirako txartelak herriko tabernetan eskuratu daitezke 25 euroan, eta abuztuaren 13a (osteguna) izango da horiek erosteko azken eguna; egun horretatik aurrera ez dituzte txartel gehiago salduko.

Honakoa izango da menua:

  • Iberikoak
  • Entsalada nahasia
  • Baserriko oilaskoa parrillan
  • Txerri saiheskiak parrillan
  • Limoizko sorbetea cavarekin
  • Ogia, kafea eta edaria

Menu begetarianoa ere egongo da aukeran. Hori nahi duenak, txartela erosterakoan jakinarazi behar du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!