Amezketako San Bartolome jaien egitaraua
- ABUZTUAK 20, OSTEGUNA
- 17:00. Laturen omenezko II. Areto futbol txapelketako finala eskolako futbol zelaian.
- 19:00. Kalejira buruhandi, buruarin eta txistulariekin, plazatik hasita.
- 20:30. Txupinazoa eta Elbiaren jaitsiera.
- 21:00. Zahagi ardoa plazan. (Udalak ogia, ardoa, gazta eta kafea jarriko ditu).
- 23:00. Ansorregi eta Larrañaga/Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
- Atsedenaldian. Bingoa.
- 02:00. DJ Zaza.
- Autobus zerbitzua udalak antolatuta 01:30, 03:00 eta 5:00etan artzainaren errotondan.
- ABUZTUAK 21, OSTIRALA. MOZORRO EGUNA
- 12:00. Herri-kirol profesionalak plazan.
- Aizkolariak: Jakes Izeta V - Andoni Izeta VI.
- Harri-jasotzaileak: Hodei Izeta IV eta Izaro - Lierni eta Sara.
- Trontzalariak: Leire eta Alaitz - Ainhoa eta Maria Belen.
- Jarraian. Paella lehiaketa, paellak prest egon beharko du 13:45erako.
- 14:00. Txakolin dastaketa plazan.
- 17:00. Burrunba elektrotxaranga herrian zehar.
- 20:00. Nahi duenak disfrazen desfilea egiteko aukera izango du plazan.
- Ondoren. Saria emango diote mozorro onenari.
- 23:00. Erromeria Iratzar taldearekin.
- Atsedenaldian. Bingoa.
- ABUZTUAK 22, LARUNBATA. XIII. KUADRILLEN EGUNA
- 10:00. Herriko 23. Pilota txapelketako finalak frontoi zaharrean.
- 14:15. Kuadrillen argazkia herriko plazan.
- 14:30. Kuadrillen bazkaria eta photocall-a Larrunarri pilotalekuan.
- Ondoren. Poteoa herrian zehar Matraka elektrotxarangarekin.
- 20:30. Zahagi sagardoa plazan. (Udalak sagardoa jarriko du).
- Jarraian. Argazki muntaiaren emanaldia.
- 23:00. Erromeria Zutik taldearekin.
- Atsedenaldian. Bingoa.
- 02:00. DJ Txekor.
- Autobus zerbitzua udalak antolatuta 00:00, 01:30, 03:00 eta 05:00etan artzainaren errotondan.
- ABUZTUAK 23, IGANDEA. UMEEN EGUNA
- 10:00. Umeen puzgarriak.
- 16:30. Amezketako 36. Buruz buruko txapeldunen txapelketako finalak Larrunarri pilotalekuan.
- 18:00. III. Bartoliñ txapel jaurtiketa plazan.
- 21:30. Bertso Saioa Altuna anaiak pilotalekuan. Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Imanol Artola felix.
- 23:00. Itzal taldearekin erromeria plazan.
- ABUZTUAK 24, ASTELEHENA. SAN BARTOLOME EGUNA
- 11:15. Meza nagusia San Bartolome elizan.
- 12:00. Umeen herri-kirolak plazan.
- 17:00. Sinfonika Afonika ikuskizuna Zirika Zirkusen eskutik frontoi zaharrean.
- 19:00. Jainekin txaranga herrian zehar.
- 20:30. Sagardo dastaketa plazan.
- 23:00. Bide batez taldearekin dantzaldia.
- Jarraian. Akelok guraso elkartearen aldeko zozketa.
- 01:00. Elbiaren igoera.