Amezketako Udalak udan nerabeei zuzendutako Gaztelekuko eskaintza eta haurrentzako udaleku irekiak antolatuko ditu. Udalekuak ekainak 29tik uztailaren 24ra egingo dituzte, eta izena emateko maiatzaren 18a izango da azken eguna.
Aipatutako eskaintza antolatzeko, udalak bost pertsona hautatuko ditu koordinatzaile, begirale eta praktikaldiko postuak osatzeko. Horretan aritu nahi dutenek ere dagoeneko eman dezakete izena, eta maiatzaren 18a izango dute izen-ematea egiteko azken eguna.
Udalaren web orrialdean daude eskura izena emateko dokumentuak eta deialdiaren oinarriak, eta udaletik nabarmendu dute ez dutela onartuko epez kanpoko inskripziorik.
Udalekuen ezaugarriak
Lau astez izango dira udalekuak, asteko bost egunetan, eta 10:00etatik 13:00era. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta Haur Hezkuntzako 2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrak joan daitezke.
Udalaren web orrialdean dago informazio osagarria, eta zalantzak argitzeko Gazteria saileko 688 711 675 telefono zenbakira deitu daitekeela jakinarazi dute.