Baserritarrentzako afaria egingo du Elikalurrek

Ataria 2026ko maiatzaren 6a

Maiatzaren 15ean egingo dute otordua, San Isidro eguna ospatzeko. Zazpi-Itturri elkartean izango da, eta hilaren 12a izango da izen-emateko azken eguna.

Maiatzaren 15ean, San Isidro egunean baserritarrentzat afaria antolatu du Elikalur elkarteak. Dagoeneko eman daiteke izena 646 961 923 (Uxue) telefono zenbakian, eta maiatzaren 12a izango da horretarako azken eguna.

Elikalur elkartea baserritarrentzat ere bilgune izateko helburuarekin sortu zuten, besteak beste, eta «asmo horretan indartzeko» baliatuko dute San Isidro eguneko afaria. Otordua Zazpi-Itturri elkartean izango da, 21:00etan, eta 25 euroren truke zizka-mizka batzuk, entsalada, oilaskoa, edaria, postrea eta kafea emango dituzte.

Ohitura berreskuratzeko

Elikalurretik aurreratu dute santuaren izeneko ospakizunak baduela lotura lehen sektorearekin: «Udaberria bere indar guztiarekin ageri da, Aralarrera abereak eta artzainak igotzeko garaia hasia da, gure zelaietan lehen belar mozteak…». 

Gogora ekarri dute pandemia iritsi arte, hainbat urtez baserritarrentzat otorduren bat antolatzen zuela Amezketako Udalak, eta hori berreskuratzeko asmoz antolatu dutela aurtengoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!