Zaborrontzien sarraila elektronikoak berritu dituzte

Ataria 2026ko martxoaren 31

Amezketako zaborrontzien artxibo irudia. ATARIA

Amezketako Udalak zabor edukiontzien sarraila elektronikoak berritu ditu, «arazo asko» ematen zituztela-eta.

Errefus eta hondakin organikoen edukiontzietako sarraila elektronikoak berritu ditu Amezketako Udalak, «azken aldian arazo asko» ematen zituztela-eta. Tolosaldeko Mankomunitatearen aholkuei jarraituta erabaki dute sarrailak aldatzea, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izan dute sarraila berriak erosteko.

Sarrailak aldatu badituzte ere, herritarrek orain arteko txartel berdinak erabiltzen jarraitu beharko dute. Eta oraindik txartelik ez dutenek, udaletxean eskatu ahal izango dute. Beste berritasun bat da aurrerantzean Mankomunitateko hezitzaileak jarraipena egingo diola txartelen erabilerari, eta, horrela, herriko birziklapen tasa hobetzen jarraitu ahal izango dute.

Edozein zalantza izanez gero, herritarrak harremanetan jar daitezke Tolosaldeko Mankomunitatearekin 696 017 371 telefono zenbakian edo hondakinak@tolosaldekomankomunitatea helbide elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!