Apirilaren 10etik aurrera ordaindu ahal izango da ibilgailuen zerga

Ataria 2026ko martxoaren 31

Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea apirilaren 10ean zabalduko da, eta ekainaren 1a izango da horretarako azken eguna.

Amezketako Udalak jakinarazi du apirilaren 10ean zabalduko dela epea ibilgailuen aurtengo zerga ordaintzeko. Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 10ean bertan kobratuko diete kopurua kontu korrontetik, eta helbideratuta ez dutenek, berriz, ekainaren 1era arte izango dute ordaintzeko epea.

Ordainketa helbideratuta ez dutenek Kutxako edozein bulegotan egin ahal izango dute ordainketa, aguazilak etxera eramango dien agiriarekin eta Amezketako Udalaren kontu korrontean. Aipatutako epea ez bada errespetatzen, berriz, udaletik ohartarazi dute zerga % 20eko gainkostuarekin ordaindu beharko dela.

Datorren urtera begira herritarren batek ordainketa helbideratu nahiko balu, Amezketako Udalarekin jarri beharko du harremanetan, eta beharrezko datuak helarazi. Udaletik nabarmendu dute modu horretan tramiteak «erraztu» egiten direla eta kostuak «gutxitu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!