Aurten ere San Martin parkeko etxolan taberna zerbitzua eskaini nahi du Amezketako Udalak. Eremu publikoa izanik, zerbitzua lehiaketara atera dute, eta interesa duenak baldintzak kontsultatu ditzake hemen klik eginez.
Prozesuarekin edo baldintzekin zalantzarik izanez gero, udalarekin harremanetan jartzeko gonbidapena egin dute. Proposamena aurkezteko azken eguna apirilaren 9a izango da.