Familia ugariek ibilgailuen zergaren erdia ordaindu ahal izango dute

Ataria 2026ko urtarrilaren 27a

Amezketako Udalak jakinarazi du 2026ko ibilgailuen zergaren erdia ordaindu ahal izango dutela familia ugariek, zenbait baldintza betetzen badituzte.

Amezketan 2026ko ibilgailuen zergaren erdia ordaindu ahal izango dute familia ugariek, zenbait baldintza betez gero. Hobariaz baliatu ahal izateko interesdunek otsailaren 13a baino lehen Amezketako Udalean aurkeztu beharko dituzte eskaera orria, ibilgailuaren datuak eta familia ugariaren liburuxka.

Aipatutako hobaria jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira: hobaria familia-unitate bakoitzeko ibilgailu bakar bati aplikatuko zaio; ibilgailu horrek bost leku edo gehiago izan beharko ditu; familia ugariko kide baten jabetzakoa izan beharko da; eta familia ugariaren izendapenak aitortuta egon beharko du indarrean dagoen araudian.

Zalantzarik izanez gero harremanetan jartzeko aurreratu du Amezketako Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!