Estreinaldi arrakastatsua Amezketan

Ataria 2025eko abenduaren 31

Lehen aldiz antolatu dute Amezketako Urtezaharreko herri krosa, eta harrera beroa egin diote herritarrek. 

Herriko plazatik abiatuta urtea korrika agurtu dute Amezketako haurrek, gazteek eta helduek ere. Adinaren arabera, luzera ezberdineko ibilbidea egin dute lasterka eta, guztira, 92 amezketarrek hartu dute parte.

Helduen kategorian Asier Artola gailendu da eta haren atzetik izan dira azkarrenak Oier Zubeldia eta Iker Ormaetxea. Emakumeetan, berriz, Eider Zubeldiak irabazi du eta hurrenez hurren helmugaratu dira Aiora Galarza eta Saioa Sarasola.

Gazteen artean Igor Goñi helmugaratu da lehenik, eta haren atzetik iritsi dira, hurrenez hurren, Xabi Goñi eta Amets Goñi. Emakume azkarrena Malen Garcia izan da, eta segidan zeharkatu dute helmuga Irati Sarasolak eta Araia Goñik.

Haurren mailan Hodei Mariezkurrena, Mikel Balerdi eta Eki Gorostidi izan dira azkarrenak mutiletan; eta, nesketan, berriz, Noha Fernandez, Maia Amundarain eta Izadi Etxeberria.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!