Gimnasioko bazkidetza berritzeko aukera zabalik

Ataria 2025eko abenduaren 30a

Urtarrilaren 31 bitarte egin beharko da ordainketa. Bazkide berriek izapide guztiak udaletxean egin beharko dituzte.

2026. urtean gimnasioko eta rokodromoko bazkide izaten jarraitu nahi duenak urtarrilaren 31 bitarte kuota ordaindu beharko du Amezketako Udalaren kontu korrontean, eta ondoren ordaindu izanaren agiria udaletxean aurkeztu beharko du.

Bazkide berriek udal bulegoetan egin beharko dituzte izapideak.

Amezketan erroldatuek eta 16 urtetik 65 urte bitartekoek 87,50 euro ordainduko dute urte osoarengatik, eta hiruhilekoagatik, 36 euro. 65 urtetik gorakoek, berriz, 60 euro ordainduko dute urte osoagatik, eta hiruhilekoagatik 30 euro.

Amezketan erroldatu gabeentzat urte osoko kuota 165 eurokoa izango da, eta hiruhilekoa 52 eurokoa.

Lehendabiziko giltza dohainik izango da, eta galduz gero, giltza berria egiteagatik 10 euro ordaindu beharko da.

Bestalde, bazkide izaten jarraitu nahi ez dutenek urtarrilaren 10a baino lehen utzi beharko dute giltza udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!