Gabonetako egitarau propioa herriko haur eta nerabeentzat

Ataria 2025eko abenduaren 3a

Gaztelekuaren artxiboko irudia.

Dagoeneko zabalik dago jardueretan izena emateko epea, eta etzi —abenduaren 5a— izango da horretarako azken eguna.

Amezketako Udalak haurrentzako eta nerabeentzako Gabonetako egitarau propioa osatu du Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean. Askotariko jarduerak prestatu dituzte eta helburu dute, besteak beste, parte-hartzea sustatzea eta oporraldiak giro atseginean igarotzea.

Adinaren arabera proposamen ezberdinak landu dituzte, eta abenduaren 22an izango dute lehen hitzordua, hain zuzen, taloak jan eta pelikula bat ikusiko dute Gaztelekuan. Azken jarduera, berriz, urtarrilaren 2an egingo dute: eskulanak eta jolasak.

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta ostirala —abenduaren 5a— izango da horretarako azken eguna. Izena emateko orriak Amezketako Udalaren web orrialdean daude, eta zalantzak argitzeko zein informazioa osatzeko 688 711 675 telefonoa jarri dute eskuragarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!