Talaiei buruzko dokumentala sarean ikusgai

Ataria 2025eko azaroaren 26a

Aurten 50 urte bete dira Talai dantza berreskuratu zutenetik, eta dokumental bat osatu zuten historia jasotzeko.

Mende erdi bete da aurten Talai dantzak berreskuratu zituztenetik, eta Amezketako Udalaren ekimenez, dokumental «hunkigarri eta interesgarri bat» osatu dute. Ikus-entzunezko lanean hainbat herritar elkarrizketatu dituzte eta, horrela, hainbat ikuspuntu eta historia jaso.

Irudi historikoetatik harago, aurtengo ospakizuneko irudiak ere jaso dituzte dokumentalean. Herritarrei aurkeztu zieten lana, eta, orain, sarean ere jarri dute zabalik ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!