Amezketan ere San Martin Eguna ospatu dute

Ataria 2025eko azaroaren 11

San Martin auzoan egun guztiko jaia izan dute gaurkoan. Mezarekin hasi dira eguerdian, Peñagarikano eta Gorostidi bertsolariak bertan zirela. Ondoren, kanpoan, soinujoleen txanda izan da, gerturatu direnek salda eta pintxoak dastatzen zituzten bitartean.

Erretirodunen bazkaria Beartzana Jatetxean egin dute. Haurrentzat ere eman du San Martin Egunak. Merienda ondoren jolasean ibili dira. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!