Hildakoentzat argia

Ataria 2025eko azaroaren 1a

Amezketako elizan tradizio berezi batekin jarraitzen dute: hilobiak daude bertan, eta haien gainean argizaiolak pizten dituzte. Baserri bakoitzak bere hilobia du, beraz, baserri bakoitzeko kideek bere lekua dute elizaren barruan. Gaurko egunez esanahi nabarmenagoa hartzen du tradizioak, hil diren senitartekoen oroimenez pizten direlako argizaiolak.

Argizaiolak piztu ondoren meza ospatu dute. Behin hori bukatuta, Agurtzane Garmendiak tradizio horren berri eman du, eta hilobi baten estalkia altxatu du. Orain dela 210 urte ez dela inor hilobiratzen elizan bertan. Beste herrietako elizetan ere tradizio hori bazegoen, baina elizatik kanpo hilobiratzeko agindua eman zen, eta baita eliza barruan zeuden hilobiak kentzeko. Amezketan, ordea, ezagutzen ez den arrazoiren batengatik hilobiak ez ziren kendu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!