Bidegorria inauguratzeko festa egingo dute igandean

Ataria 2025eko urriaren 29a

Amezketatik Alegiarako bidegorria, amaituta. N. R. A.

Igandean —azaroaren 2an— bidegorri berria estreinatzeko festa egingo dute Amezketan. Herriko plazatik irten eta Ugarte auzorainoko bidea egingo dute musikarekin lagunduta.

Amaitu dute Amezketa eta Alegia lotzen dituen bidegorria, eta igandean azpiegitura berria estreinatzeko ekitaldia egingo dute. 11:00etan suziria bota eta herriko plazatik abiatuko dira Ugarte auzora. Zuzeneko musikarekin egingo dute ibilbidea, eta Ugarteko elkartean hamaiketakoa egingo dute.

Amezketako Udalak ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu herriko gazteak eta helduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!