Baserri bideak konpontzeko lanak, elizaren inguruan

Ataria 2025eko urriaren 21a

Amezketako San Bartolome elizaren artxiboko irudia. L. CARRASCO

Elizaren inguruan atzo hasi ziren bideak hobetzeko lanetan. Obrak iraun bitartean «arreta eta pazientzia» eskatu diete herritarrei.

Amezketako Udalak baserri-bideak konpontzeko lanean jarraitzen du. Atzo elizaren inguruan hasi ziren lanean eta obrak iraun bitartean ibilgailuen joan-etorriak bermatuta egongo direla iragarri dute, baina «itxi beharko balitz» Arrondo auzoko bidea erabili beharko dela aurreratu dute.

Hori horrela, lanek iraun bitartean «arreta eta pazientzia» eskatu dizkie udalak herritarrei, eta gogora ekarri obraren helburuak bidearen egoera hobetzea eta segurtasuna bermatzea direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!