Mondejuak eta ardoak erakarrita

Tolosaldeko Ataria

Mondeju&Ardo Azoka egiten ari dira Amezketan. 9 mondeju postu eta 6 upategi bildu dira plazan, eta jende asko batu da hitzordura. Txindoki jatetxeko Izaskun Altunak eman dio hasiera azokari, suziria jaurtiz.

Mondeju&Ardo Azoka egiten ari dira Amezketan hirugarrenez. Eguna artzain txakurren erakustaldiarekin hasi dute eta 12:00etan puntuan eman dio hasiera azokari Txindoki jatetxeko Izaskun Altunak. Jende asko bildu du hitzorduak eta umeek ere izan dituzte euren txokoa plaza ondoko eremuan.

Erlazionatuak

Mondeju&Ardo Azoka arrakastatsua

Tolosaldeko Ataria 2025 urr 11 Amezketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!