Dantzan amaitu dituzte

Ataria 2025eko urriaren 6a

Atzoko saioarekin amaitu dira aurtengo Ugarteko festak. Honela, ohiturari jarraituz, auzotarrek ingurutxoa dantzatu dute Ugarteko frontoian festei amaiera emateko.

Motzak baina biziak izan dira azken egunak ugartearrentzat, hiru festa egun bete-betak izan baitituzte. Atzokoan, parrandari agur esan baino lehen, ohiturazkoa den ingurutxoa dantzatu zuten auzotarrek Ugarteko frontoian. Herri kirol saioaren ondoren, zuri-urdinez jantzirik, azken asteotan entseatutako pausoak jendaurrera eraman zituzten dozena bat bikotek.

Garikotz Llobregaten txistuaren doinura dantzatu zuten haur, gazte eta ez hain gazteek. Helduenek dantza saioa alde batera uzten doazen heinean, belaunaldi gazteagoak gehitzen doaz urtetik urtera. Hori bai,  atzokoan neskez osatutako bikote ugari ikus zitezkeen dantzan. Bada, belaunaldi gazteagoetan mutilen presentzia berreskuratzen lana dute aurretik auzotarrek.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!