Dagoeneko eman daiteke izena Amezketako azokan

Ataria 2025eko irailaren 29a

Azokaren une bat, iaz, Amezketako plazan. L. CARRASCO

Azaroaren 9an egingo dute Amezketako azoka, eta dagoeneko eman daiteke izena postua jartzeko. Interesa dutenek udaleko eskaera orri orokorra aurkeztu beharko dute.

Amezketako azoka azaroaren 9an egingo dute aurten, eta dagoeneko zabaldu dute postua jartzeko izena emateko aukera. Azokan, urtero bezala, askotariko produktuak egongo dira: batetik, barazkiak, frutak, gozoak eta, oro har, jakiak; eta, bestetik, artisautza produktuak. Aurten ere igandez egingo dute, eta 10:30etik 14:30era izango da.

Postua jarri nahi dutenek dagoeneko eskatu dezakete baimena, eta urriaren 31 izango da horretarako azken eguna. Izena emateko eskaera orri orokorra —Amezketako Udaleko web orrialdean eskuragarri— bete behar da, eta bertan adierazi, besteak beste, zein produktu eskainiko den eta postuak argindarra beharko duen ala ez.

Antolakuntzatik adierazi dute, aurten, postu bakoitzean bi mahai jarriko dituztela (bakoitza 1,80 x 0,80 m neurrikoa) eta ez dela «beste aukerarik» onartuko. Hizkuntza irizpideei dagokienez, berriz, errotuluak euskaraz izatea hobetsiko dute; baina elebitan ere jarri ahal izango dira, betiere, lehentasuna euskarari emanda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!