Ostiralean —urriaren 3an— hasi eta igandera bitarte ospatuko dituzte festak Amezketako Ugarte auzoan. Jaien hasierako suziria 19:30ean botako dute, eta hiru egunez luzatuko dute ospakizuna.
Aurten ere urteroko hitzorduak dira protagonista, besteak beste, erromeriak, haurrentzako jarduerak, herri kirolak eta ingurutxoa.
Ugarteko jaiak
- Ostirala - urriak 3
- 19:30. Kanpai jotze, suziri eta buruhandiak jaiei hasiera emateko.
Ondoren. Triki poteoa. - 21:00. Herri afaria. Jarraian. Erromeria Lajabi eta Lutxurdio trikitilariekin.
Atsedenaldian. Toka txapelketa.
- 19:30. Kanpai jotze, suziri eta buruhandiak jaiei hasiera emateko.
- Larunbata - urriak 4
- 11:00. Herriko gaztetxoen pilota partidak.
- 12:30-14:30 eta 16:00-19:00. Puzgarriak.
Arratsaldean. Zaldian ibilalditxoak, Ugarten barrena. - 16:00. Keparen Oroimenezko III. Mus Txpaleketa, Ugarteko elkartean.
- 17:30. Txokolatea bizkotxoekin, elkartearen aurrean.
- 21:00. Zahagi-ardoa.
- 22:30. Ansorregi ta Larrañaga eta Izer eta Alabier-ekin erromeria.
- Igandea - urriak 5
- 11:15. Meza nagusia.
Jarraian. Txakolin probaketa eta pintxoak, plazan. Jon Ostolaza eta Rakel Pujanaren trikiti doinuez alaiturik. - 18:00. Herri kirolak. Harri-jasotzen Lierni Osa eta Udane Ostolaza. Aizkoran Xabier Zaldua eta Aratz Mugerza.
Ondoren. Ingurutxoa. - 20:30. Sagardo dastaketa.
- Jaiak amaitzeko. Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak.
- 11:15. Meza nagusia.