Ekaineko euriteen hondakinak garbitu dituzte

Ataria 2025eko irailaren 29a

Bi eremutan egin dituzte garbitzeko lanak. AMEZKETAKO UDALA

Amezketako Udalak ekaineko euriteek sortutako zenbait traba konpondu ditu.

Ekaineko euriteek eragindako kalteen ondorioz Amezketako zenbait gunek trabatuta jarraitzen zuten. Herriko udalak hainbat lan egin ditu herritarren segurtasuna bermatzeko eta «ohiko irisgarritasuna» berreskuratzeko.

Hain zuzen, bi gunetan aritu dira lanean: batetik, Arrieta bideko zubian. Bertan egindako lanekin uraren bidea atzera libre utzi dutea; 25 tona harri eta hondakin atera dituzte bertatik. Eta, bestetik, Sakela inguruan dagoen pista konpondu dute; euriteek eragindako kalteak zuzendu eta bidea berriro erabilgarri jarri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!