Zaldien pasaleku

Ataria 2025eko irailaren 22a

Larunbatean hirugarrengoaz antolatu zuten Amezketako gazteek zaldi martxa. 09:00etan herriko plazatik abiatu eta 13:30etarako bueltan ziren, Amezketa eta Bedaioko lurretan barrena ibili eta gero.

Guztira, 40tik gora zaldik eta zaldikok hartu zuten parte Amezketako Zaldi Martxan. Ia bost orduko kirol probaren ondoren, aisialdirako aukera ere izan zuten herrian bertan, izan ere, bazkaria eta afaria tartean zituzten, antolatzaileek prestatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!