3.119 zenbakiaren jabearen bila

Ataria 2025eko irailaren 3a

Akelok guraso elkarteak Amezketako festetan egindako zozketan, bigarren saria 3.119 zenbakiak jaso zuen. Ordenagailu eramangarri bat jasoko du 3.119 zenbakiaren jabeak.

Saridunak 667 84 33 97 telefono zenbakira deitu dezake saria jaso ahal izateko. Hori bai, igandea (irailak 7) bitarteko epea du saria jasotzeko, denbora horretan sariduna agertuko ez balitz, astelehenean bertan Akelok guraso elkarteak zozketa berria egingo luke, 2. saria entregatu ahal izateko.

Lehen eta hirugarren sariak emanda

Lehen eta hirugarren saridunak Amezketako festen amaieran ezagutu ziren. Lehen saria 4.381 zenbakiarentzat izan zen Nekatur Bonoa eta 200 euro jasota, eta hirugarren saria berriz, 1.553 zenbakiarentzat izan zen, bi lagunentzako otordua Orioko San Martin erretegian jasota.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!