Amezketako jaiak 2025

Rekalde, Etxeberria eta Ancizar dira aurtengo txapeldunak

Ataria 2025eko abuztuaren 24a

Amezketako Buruz Buruko Txapeldunen XXXV. Txapelketaren finalak jokatu dira Larrunarri pilotalekuan.

Kadete mailan Iker Ancizar izan da txapelduna, 22-14 irabazi ondoren Ekhi Osesi. Promesen mailan, Oihan Etxeberriak jantzi du txapela, Oier Ibarluzeari 22-14 irabazi ondoren. Elite mailan Xabier Rekaldek lortu du txapela, 22-3 irabazi eta gero Unai Astizi. Lehen bi partidak parekatuak eta maila handikoak izan dira, eta hirugarrengoan Rekaldek izugarrizko jokoa erakutsi du eta Astizek ezin izan dio aurre egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!