Kale argiteria berritu dute Amezketan

Ataria 2025eko uztailaren 23a

Amezketako kale argi zaharrak eta berria. AMEZKETAKO UDALA

LED teknologiadun argiak jarri dituzte energia kontsumoa murriztea helburu. Amezketako Udalaren arabera, aurreko kontsumoaren aldean, urtean %17 aurreztea lortuko dute.

Amezketan kaleko argiteria berritzeko falta ziren lanak amaitu dituzte. LED teknologiadun argiak jarri dituzte, eta horri esker energia kontsumoa eta CO₂ emisioak «nabarmen» murriztuko dituzte. Amezketako Udalak azaldu du berritzea falta ziren farolak aldatu dituztela kaleetako eta plazetako argiztapena hobetzeko, estetika zainduz eta herriaren itxura berrituz.

«Lan hauei esker, urtean %17 energia aurreztea lortuko da, baita urtero 1,33 tona CO₂ gutxiago isurtzea ere. Horrekin batera, udalaren argiaren faktura txikiagoa izango da», adierazi dute udaletik. Proiektua uztailaren 9an amaitu da, eta aurrerantzean «argi hobea eta kale seguruagoak» izango dituztela gehitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!