Oier Zubeldia amezketarrak irabazi du Baztandarrak Mendi Lasterketa

Ataria 2025eko uztailaren 21a

Oier Zubeldia garaile, Baztandarrak Mendi Lasterketan. SORONEA-AMMMMA

Larunbatean izan zen jokoan Baztandarrak Trail  Mendi Lasterketa, eta Soronea-Ammma taldeko Oier Zubeldia amezketarra izan zen helmuga gurutzatzen lehenengoa, 01:52.48ko denborarekin.

Euskal Herriko Kopako bosgarren lasterketa izan da. 21 kilometroko proban, gizonezkoetan Oier Zubeldia (Soronea-Ammma) amezketarra izan zen lehenengoa, eta emakumezkoetan Larraitz Etxebeste (Soronea-Ammma) oiartzuarra hirugarren.

Amezketarrak Bidarraien (Behe Nafarroa) eskuratutako garaipenarekin, denboraldiko hirugarrena erdietsi du, eta Euskal Herriko Kopako sailkapen nagusian hirugarren postuan aurkitzen da Zubeldia 315 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!