Amezketako jaiak 2025

Festa egun bat gutxiago, Amezketan

Ataria 2025eko abuztuaren 18a

San Bartolome festak ospatzeko prest dira amezketarrak; abuztuaren 21ean hasi eta 24an amaituko dituzte herriko festak. Aurtengo Futbol Sala Txapelketa maiatzean zendu zen Laturen omenezkoa izango da.

EGITARAUA

  • ABUZTUAK 21, OSTEGUNA. UMEEN EGUNA
    • 10:00-13:00 eta 15:00-17:00. Puzgarriak, apar festa eta merienda izango dira Zumadi eskolan.
    • 16:00. I. Laturen omenezko Futbol Sala Txapelketako finala, Zumadin.
    • 19:00. Txistulari eta buruhandiak.
    • 20:30. Elbiaren jaitsiera.
    • 21:00. Zahagiardoa plazan (ogia, ardoa, gazta eta kafea udalaren esku).
    • 23:00. Erromeria Laja eta Alabier eta Ansorregi eta Larrañagarekin trikitilariekin goizaldera arte.
  • ABUZTUAK 22, OSTIRALA. MOZORRO EGUNA
    • 12:00. Herri kirolak, plazan. Aizkoran Julen Alberdi eta Ugaitz Mugertza ariko dira. Harri-jasotzen Maddi Gesalaga eta Ainitze Zumeta ariko dira.
    • Jarraian. Paella lehiaketa.
    • 13:45. Paella lehiaketako sari banaketa.
    • 14:00. Txakolin dastaketa, plazan.
    • 17:00. II. Barttolin txapela txapelketa, plazan.
    • Ondoren. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
    • 21:30. Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Bixente Gorostidi bertsolariak. Gai jartzailea: Imanol Artola felix.
    • 23:00. Biziraun taldearekin erromeria plazan.
    • Atsedenaldian. Bingoa.
  • ABUZTUAK 23, LARUNBATA. XII. KUADRILLA EGUNA
    • 10:00. XXII. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak.
    • 13:00. Trikipoteoa herrian zehar.
    • 14:15. Kuadrillen argazkia, herriko plazan.
    • 14:30. Kuadrillen bazkaria eta photocalla, Larrunarrin.
    • Jarraian. Jokupoteoa herrian zehar Burrunba txarangak alaituta.
    • 20:30. Zahagisagardoa.
    • 22:15. Bideo muntaiaren emanaldia.
    • 23:00. Itzal taldearekin erromeria.
    • Ondoren. DJ Txekor.
    • Atsedenaldian. Bingoa.
  • ABUZTUAK 24. SAN BARTOLOME EGUNA
    • 11:15. Meza nagusia, San Bartolome elizan.
    • 12:00. Herriko haur eta gaztetxoek eskainita, herri kirolak, plazan.
    • 16:30. XXXV. Amezketako Buruz Buruko Txapeldunen Txapelketako finalak,
      Larrunarri frontoian.
    • 18:00. Tio Teronen Semeak emanaldia frontoi zaharrean.
    • Arratsaldean. Lasko txaranga herrian zehar.
    • 20:30. Sagardo dastaketa, plazan.
    • 23:00. Zutik taldearekin erromeria plazan.
    • Jarraian. Akelok guraso elkartearen aldeko zozketa.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!