Ohi bezala, hiru mailatan ari dira lehiatzen pilotariak: elite mailan, promesetan eta kadete mailan. Partidak ostiraletan eta larunbatetan jokatuko dira, 21:00etatik aurrera, Larrunarri pilotalekuan. Aurtengoan ere, finalak, herriko San Bartolome jaietan jokatuko dira, abuztuaren 24an.
Aurreko ostiralean, kadete mailan, Ancizarrek 22-11 irabazi zion Bengoetxeari; eliteetan, Irribarriak 22-11 Apezetxeari; eta promesetan, Beitiak 22-14 Ibarrari. Larunbatean beste hiru partida jokatu ziren: kadeteetan, Antimasberes 22-5 irabazi zion Karrerari (Tolosa Aurrera), promesetan Sarasibarrek 22-15 Cestauri (Behar Zana) eta Izagirrek 22-11 Beñat Gorostidiri (Zazpi Itturri).
Bihar, elite mailan Lizeaga eta Zubizarreta, eta Rekalde eta Altuna ariko dira lehian, eta kadete mailan Olano eta Zufiria. Etzi, elite mailan Amiano eta Astiz lehiatuko dira; promesa mailan Olaiz eta Ramirez, eta kadeteetan Gorostidi eta Bidezabal.