2025/07/12 08:00

Auzolana

Auzolana
Amezketa

Altunegi auzoko bizilagunek eskatuta, auzolana antolatu da. Eliz atzeko aparkalekuan elkartuko dira eta taldeetan banatuta ubideen garbiketa, zabor bilketa eta orokorrean bideen garbiketa eta txukunketa egingo dira. Ahal duenak pala, erratza edo aitzurra eramatea eskatzen dute. Udalak, materialaz gain, parte-hartzaileentzat hamaiketakoa eta asegurua jarriko ditu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!