Kale-argiteria berritzeko lanak burutzen ari dira Amezketan

Ataria 2025eko ekainaren 19a

Pasaden astelehenetik, Amezketako kale-argiteria berritzen ari da 'LOYOLA NORTE, S.A.' enpresa, eta lanak hiru hilabete barru burutuko direla adierazi du udalak.

Amezketako Udalak jakinarazi duenez, proiektu honetan 60 argiztapen-zutaberen ordezkapena egingo da. Zutabe bakoitzak 4 metro izango ditu eta horretaz gain, 3 beso unitate instalatuko dira argiztapenaren efizientzia eta estaldura hobetzeko helburuarekin. Kale-argiteria berritzeak 56.115,84 euroko aurrekontua izango du, eta Kontratuak 10 urteko bermea jasotzen du.

Lan hauekin amaiera emango zaio 2020an abiatu zen kale-argiteriaren eraberritze prozesuari. Udalaren esanetan, Lehen fasean hainbat gunetako farola zaharrak ordezkatu ziren LED teknologia darabilten instalazio berriekin, energia-eraginkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua bermatzeko. Bigarren fase honek, berriz, oraindik ordezkatzeke zeuden puntu guztiak hartzen ditu barne, eta guztira 3.500 kWh-ko urteko aurrezpena ekarriko du, tona bat CO2 isuri gutxiago sortuz. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!