'Kiroltxartela Mugiment' egitasmoaren partaide bilakatu da Amezketa

Ataria 2025eko ekainaren 19a

Egitasmo honi esker, Amezketako kiroldegiko bazkideek 'Mugiment' egitasmoko partaide diren herri guztietan doako sarbidea izango dute instalazioetara.

Mugiment plataforman 189 herri daude sartuta gaur egun, eta amezketarrek kirol txartela atera ahal izateko honako pauso hauek jarraitu beharko dituzte: lehenik, KirolTxartela Mugiment aplikazioa instalatu behar da. Bigarren pausoa, Amezketako bazkidetza adieraziz izena ematea izango da. Izena balidatu ondoren, jakinarazpen baten bidez jakinaraziko zaio herritarrari aplikazioa erabili dezakeela. Azkenik, amezketar batek beste herrietako instalazioetan sartzeko Mugiment txartel birtuala eta NANa erakutsi beharko ditu.

Amezketako Udalak, herritarren abonuak Amezketakoa izaten jarraituko duela gogorarazi du, eta herri bakoitzak dituen erabilgarritasun eta ordutegi propioak zeintzuk diren aldez aurretik ikustea gomendatzen die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!