2025/06/08 12:00

Omenaldia

Omenaldia
Pernando Amezketarra kultur etxea, Amezketa

12:00. Joxe Mari Otermin urte luzez aritu da Amezketako historia bildu, idatzi eta bizirik mantentzen. Bere lan isil eta nekaezinari esker, Amezketako oroitzapenak ez dira galdu, eta belaunaldiz belaunaldi iritsiko dira. Honela, Amezketako Udalak Joxe Mari Otermin omenduko du. Bere memoria historikoa bideo baten bidez jendaurrean erakutsiko da, 'Vitagrama, memoria bizia'.

Ondoren. Mokadutxoa, Zazpi Iturri elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!