San Antonio egunean Urkiolara joango dira Amezketako erretiratuak

Ataria 2025eko ekainaren 2a

Autobus bat Amezketa inguruan, artxibo irudia.

Ekainaren 13an —San Antonio egunean— Urkiolara irteera egingo dute Amezketako jubilatu eta pentsiodunek. Joateko beharrezkoa izango da izena ematea, eta ekainaren 4tik 10era egin ahal izango da hori.

Amezketako jubilatuek eta pentsiodunek irteera egingo dute ekainaren 13an, San Antonio egunean. Hain zuzen, Urkiolako San Antoniora joango dira, eta egun pasa egingo dute.

Autobusa 09:00etan irtengo da Amezketako plazaren pareko geltokitik, Ergonen geratuko da eta, azkenik, Ugarten. Urkiolara iritsi eta hamaiketakoa egin ondoren, denbora librea izango dute.

Bazkaria, berriz, 14:30ean izango da, Arrasateko Erreka jatetxean. Bazkalostean ere denbora librea izango dute, eta 19:00etan itzuliko dira.

Irteerara joateko beharrezkoa da aurretik izena ematea, eta horretarako aukera ekainaren 4tik 10era —biak barne— egongo da. Txartel bakoitzak 35 euro balioko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!