Altuna III VS Artola _ Buruz Buruko Finala 2025

Altuna III.a finalean da, Laso mendean hartu eta gero

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

Donostiako Atano IIIa frontoian jokatu da buruz buruko txapelketaren final-erdia eta amezketarrak 22 eta 9ko emaitzarekin gainditu du Bizkarreta-Gerendiaingo pilotaria.

28 minutu pasatxo iraun ditu final-erdiak Atano IIIa frontoian, Donostian. Erakustaldia egin du Altuna III.ak. «Txoratzen nago, finala iristera zaila da, kosta egiten da eta iristen zarenean poza ematen dizu». Seigarren finala izango du amezketarrak eta buruz buruko laugarren txapelaren bila joango da Bilbora, ekainaren 1ean.

Bigarren final-erdia, bihar jokatuko da Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Iker Larrazabalen aurka arituko da Iñaki Artola alegiarra. Gaurko partida amaitutakoan zera esan du Altuna III.ak: «Iñakik irabaztea nahi nuke, gertukoa dut eta biak finalera joatea ederra izango litzateke».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!