Moxal haragi gisatuaren aurkezpen ekitaldia Amezketan

Ataria 2025eko maiatzaren 15a

Aralar'eko ekoizle amezketarrak prestatu du proiektua Beasaingo Kaxola jatetxeko Iker Markinez sukaldariarekin. Bihar aurkeztuko dute proiektua, Amezketako Pernando Amezketarra kultur etxean.

Amezketako Aralar'eko ekoizleak moxal haragi gisatua egiteko proiektua gauzatu du Beasaingo Kaxola jatetxeko Iker Markinez sukaldariarekin elkarlanean, eta bihar aurkeztuko dute jendaurrean. Hitzordua 18:00etan izango da, Amezketako Pernando Amezketarra kultur etxean.

Ekimenak helburu du tokiko produktuak balioan jartzea, eta ekitaldian produktua nola prestatzen duten ezagutzeaz gain, gisatua dastatzeko aukera ere izango da. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbidapena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!