Ohiko ibilbidea berreskuratu du Amezketako autobus zerbitzuak

Ataria 2025eko maiatzaren 5a

Autobus bat Amezketa eta Alegia arteko errepidean. AMEZKETAKO UDALA

Ur saneamenduan egindako lanengatik ohiko ibilbidetik kanpo aritu da autobus zerbitzua. Aurrerantzean, herriguneko geltoki guztiak erabilgarri egongo dira berriz.

Azken hilabeteetan egiten ari ziren ur saneamenduko obrak zirela eta, autobus zerbitzuak ibilbide berezi bat egin behar izan du, ohiko geltokiak aldi baterako baztertuz eta ezohiko besteren bat baliatuz.

Orain, berriz, obra horiek amaitu direla-eta, autobus zerbitzua ohiko ibilbide eta geltokietara itzuli da berriro. Hau da, herriguneko geltoki guztiak erabilgarri izango dira berriz.

Horrez gain, Alegiako Institutura zerbitzua eskaintzen duen autobusa ere ohiko ibilbidearekin hasiko da berriro funtzionatzen gaurtik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!