Talai Eune ospatuko dute maiatzaren 10ean, Amezketan

Ataria 2025eko apirilaren 28a

Egun osoko egitaraua prestatu dute maiatzaren 10erako: dokumentalaren proiekzioa, dantzen emanaldia, bazkaria eta trikitilariak, besteak beste.

Amezketan maiatzaren 10ean egingo dute Talai Eune. Mende erdi da dantzak berreskuratu zituztenetik, eta hari horri tiraka osatu dituzte, besteak beste, dokumentala eta ospakizun-eguna.

Hain zuzen, dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dute egitaraua. Ikus-entzunezko pieza 50. urteurrenaren harira osatu dute, eta ikusteko izena eman beharko da udaletxean, maiatzaren 8a baino lehen. Eta dantzarik dantzara, hurrengo hitzordua ere hari berari tiraka antolatu dute: Lizartzako inauterietako dantzen emanaldia eskainiko du Otsolar dantza taldeak. Jarraian, berriz, talai dantza eta kalejira egingo dituzte.

Eguerditik aurrerakoa
Ospatzen jarraitzeko, herri bazkaria egingo dute Larrunarri pilotalekuan, eta horretarako ere aurretiaz eskuratu beharko da txartela. Herriko tabernetan daude eskuragarri, eta maiatzaren 6a baino lehen hartu beharko dira.

Bazkariaren ondoren trikitilariak eta erromeria izango dituzte, eta eguna bukatzeko, berriz, zahagi-sagardoa.

TALAI EUNE

  • 11:30 - 12:15. 50. urteurreneko dokumentalaren estreinaldia.
  • 13:00. Lizartzako inauterietako dantzen emanaldia.
    • Jarraian: Talai dantza eta kalejira.
  • 14:30. Herri bazkaria, Larrunarri pilotalekuan.
    • Ondoren: trikitilariak eta erromeria.
  • 20:30. Zahagi-Sagardoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!