Amezketako Udalak haurrentzat eta nerabeentzat jarduerak egingo ditu Aste Santuan, eta bihar bukatuko da izena emateko epea. Izen-emate orria udaletxean aurkeztu edo 688 711 675 zenbakira bidali behar da, Whatsapp bidez; eta zalantzarik izanez gero telefono horretara deitu edo idatz daiteke.
Izena emateko fitxak eta informazio osagarria eskuragarri dago Amezketako Udalaren web orrialdean.