Ibilgailuen zerga apirilaren 7tik maiatzaren 30era kobratuko du Amezketako Udalak

Ataria 2025eko martxoaren 26a

Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 7an kobratuko diete; helbideratuta ez dutenek, berriz, maiatzaren 30a bitarte izango dute ordaintzeko epea.

Amezketako Udalak bandoaren bitartez jakinarazi du 2025. urteari dagokion ibilgailuen zerga apirilaren 7tik maiatzaren 30era bitartean ordaindu beharko dutela herritarrek.

Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 7an kobratuko diete zerga; eta helbideratuta ez dutenek, berriz, maiatzaren 30a baino lehen ordaindu beharko dute. 

Bestalde, datorren urtera begira ordainketa helbideratu nahi izanez gero, udaletxearekin harremanetan jartzeko dei egin dute. Informazio osagarria eskuragarri dago Amezketako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!