Zazpi Itturriren 50 urteko historiari errepasoa

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Amezketak Herriarteko Pilota Txapelketa irabazi zueneko argazkia.

Zazpi Itturri pilota elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzeko apirilaren 5erako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Aurretik, bihar saio berezi bat prestatu dute, 18:30ean hasita, Amezketako kultur etxean.

Biharko saioan Zazpi Itturriren historiari errepasoa egingo diote, eta bideoak eta argazkiak ikusteko aukera izango da. Bertan izango da klubaren arduradun bere hasieratik orain gutxira arte izan den Xalton Zabala, eta profesional mailan aritu diren hainbat pilotari: Haritz Saez de Nanclares, Eneko Galartza, Jokin Altuna, Ekaitz Saralegi...

Apirilaren 5ean herriko pilotarien arteko pilota partidak izango dira frontoi zaharrean, ondoren poteoa trikitilariek alaituta, eta gero bazkaria. Txartelak 30 euroan daude salgai herriko tabernetan, eta hilaren 30a izango da azken eguna erosteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!