Martxan da Amezketako San Martin etxola ustiatzeko prozedura

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Bertako taberna zerbitzua kudeatzeko interesa duenak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko du proposamena.

Aurten ere San Martin parkean dagoen etxolan taberna zerbitzua eskaini nahi du Amezketako Udalak. Eremu publikoa izanik, zerbitzua lehiaketara atera dute, eta zerbitzuan interesa duenak udalaren web orrialdean kontsultatu ditzake baldintzak. Edozein zalantza argitzeko udalera deitzeko adierazi dute, eta apirilaren 15a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!