Oier Zubeldia amezketarra irabazle, IX. Kolazino Mendi Egunean

Ataria 2025eko martxoaren 21a

IX. Kolazino Mendi Eguna egin zen larunbatean, eta bertan hasi zen mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa.

24 kilometroko proban, gizonezkoetan Oier Zubeldia (Soronea-Ammma) amezketarra izan zen lehenengoa, eta emakumezkoetan Oihana Zubillaga (Beharri Kirol Kluba) anoetarra hirugarren. Kadete mailan emakumezkoetan bi partaide izan ziren, biak Mendian Korri Eskola-Soronea Ammma taldekoak, eta Norah Muzas izan zen lehenengoa eta Araia Artola bigarren. Kadete mutiletan, talde bereko Adei Izeta hirugarren izan zen. Jubenil nesketan Alpino Uzturreko Selma Telletxea izan zen irabazlea eta talde bereko Magali Lekue hirugarren. Jubenil mutiletan, Mendian Korri Eskola-Soronea Ammma taldeko Mael Muzas laugarren eta Aitor Munduate seigarren izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!