Frontoi zaharra berritzen hasi dira

Ataria 2025eko martxoaren 18a

Herriko frontoi zaharra. AMEZKETAKO UDALA

Gaur hasi dituzte lanak eta datozen egunetan bukatzea aurreikusten dute. Hainbat lan egingo dituzte, horien artean, sakon garbitzea, konpontzea eta berriro margotzea.

Amezketan Frontoi Zaharra berritzeko lanekin hasi dira gaur. Udaletik adierazi dute obraren helburua dela «azpiegitura hobetzea» eta herritarrentzat erabilera «seguruagoa eta atseginagoa» izatea. Hori horrela, hainbat lan egingo dituzte, besteak beste, frontoia sakon garbitzea presioko ura erabiliz, junturak hartzea eta konpontzea, berriro margotzea eta hesi berria jartzea.

Gaur hasi dira lanean eta datozen egunetan burutuko dituzte. Udaletik adierazi dute «ahalik eta eragozpen gutxien» sortzen saiatuko direla eta, zentzu horretan, barkamena eskatu du aldez aurretik sor litezkeen eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!