Material berria dute Amezketako gimnasioan

Ataria 2025eko martxoaren 18a

Amezketako gimnasioaren artxibo irudia.

Herriko gimnasiorako material berria eskuratu du Amezketako Udalak, zehazki, hainbat kettlebell, makina eliptikoak eta giharrak lantzeko tresna bat.

Amezketako Udalak material berria eskuratu du herriko gimnasiorako, hain zuzen, hainbat pisutako zortzi kettlebell, bi makina eliptiko eta giharrak lantzeko aparatu berri bat. Udaletik adierazi dute «herritarren beharrei erantzuteko» jarri dituztela erabilgarri tresna berriak. Horrez gain, aurretik eskuragarri zuten materiala ere mantendu dute eta, horrela, «aukera zabaldu» dute entrenamendu gehiago egiteko.

Udalaren esanetan ekipamendu berriek aukera eskainiko du entrenamenduak «hobetzeko eta erosotasun handiagoz» ariketa egiteko. Hari berari tiraka, gogorarazi dute «ezinbestekoa» dela tresnak egoki zaintzea, denboran iraun dezaten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!