Gaur eta bihar ezingo da aparkatu Bartolome Deunaren kalean

Ataria 2025eko martxoaren 17a

Kalean bertan jarri dituzte neurria jakinarazteko kartelak. AMEZKETAKO UDALA

Fresaketa-lanak egingo dituzte kale horretan eta zenbait gunetan aparkatzea debekatu dute ibilgailuetan kalteak eragitea saihesteko.

Gaur eta bihar —martxoaren 17an eta 18an— fresaketa-lanak egingo dituzte Bartolome Deunaren kalean eta, ondorioz, seinaleztatutako eremuan ezingo da ibilgailurik aparkatu. Amezketako Udalak adierazi du neurria hartu dutela ibilgailuetan kalterik ez egiteko, eta herritarrei langileen jarraibideak errespetatzeko eskatu die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!