Amezketako Udalak, azken urteetan, Foru Aldundiaren Goilarre programaren barruan egin ditu lanak Larrondoko larrean. Aurten ere programa berarekin jarraituko dute lanean eta urtean zehar egingo dituzten lanak identifikatzeko eta herritarrekin adosteko bilera bat egingo dute bihar, martxoaren 12an, 19:00etan, Pernando Amezketarra kultur etxeko 'jubilatuen txokoan'.