Ostegunean paper fabrikatik behera hasiko dira asfaltatze lanekin

Ataria 2025eko martxoaren 11

Aurretik Errekalde kalean aritu dira asfaltatze lanetan eta, orain, Aralar paper fabrikatik beherako zatian hasiko dira.

Amezketan martxan dute saneamendua hobetzeko obra, eta asfaltatze lanekin ari dira momentu honetan. Aurretik Errekalde kalean aritu dira lanean eta, ostegunetik aurrera, Aralar  paper fabrikatik beherako zatian hasiko dira lan horiek egiten.

Amezketako Udalak langileen jarraibideak eta seinaleak errespetatzeko eskatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!