Errekalde kalean hasi dira asfaltatze lanak

Ataria 2025eko martxoaren 6a

Pernando Amezketarra kultur etxea parean, asfaltatzea prestatzeko lanak. AMEZKETAKO UDALA

Saneamendu eta asfaltatze lanen azken fasea egingo dute martxoan. Aurretik, kultur etxe pareko zorua kendu eta hormigoitu dute, asfaltatzea prestatzeko.

Saneamendua eta asfaltatzea bukatzeko azken lanak egingo dituzte Amezketan, martxoan. Hain zuzen, gaur hasi dituzte asfaltatze lanak Errekalde kalean, eta eremu horretan, egunean zehar, mugatuta egongo da ibilgailuentzako pasabidea.

Aurretik, Pernando Amezketarra kultur etxe parean zorua kendu eta eremua hormigoitu dute, asfaltatze lanak egiteko prestatzeko. Asfaltatzea amaitu ondoren inprimatze lanak egingo dituzte, eta horiek eragingo dute eremua ezin izango dela zapaldu «egun pare batean». Udaletik aurreratu dute lan horiek ez dutela «eragozpen handirik» sortuko.

Hari berari tiraka jakinarazi dute obrek trafikoan eragingo dutela, eta langileek jarritako jarraibideak bete beharko dituztela herritarrek.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!